Artistei buruzko informazioa  /  Artisten Obrak

Bruce Shapiro (Amerikako Estatu Batuak, 1957)
Bizitokia eta lantokia: Edina, Minnesota (Amerikako Estatu Batuak)
Web orria: www.taomc.com

Quercus / Tecnalia

Bruce Shapiro-k Quercus sortu du, eskultura algoritmiko bat. Eskultura horren forma artistak berak idatzitako programa informatiko baten baitan dago. Eskultura hori egiteko, karbono dioxidozko gas laser bat erabili du, zenbakizko kontrol batek zuzenduta. Marrazkiaren formak haritzaren hostoak ekartzen ditu gogora eta zuhaitz hori sinbolikoa da bai Euskal Herrian, bai Minnesotan (artistaren jaioterrian).

TECNALIA / INASMETen eta CEMENTOS REZOLAren laguntzaz.

Obraren produkzioa:

Tecnalia / ROBOTIKER